Oxigatz neutroak

 

Zer dira? Nola izendatzen dira?  |  Formula ematen badigute  |  Izena ematen badigute  |  Adibideak  |  IUPACen Nomenklatura sistematikoa  |  Ariketak 
   

Sarrera

      
Atacama basamortuko nitrato-biltegiak munduko bitxikeriak dira , zein izan zen bere formazio-prozesua?

Atacamako nitratoak – Txile

 

Zer dira?

    Oxazidoen hidrogeno guztiak, edo batzuk gatz azidoetan bezala, Na+ bezalako katioi metalikoekin, edo NH4+(amonio) ez-metalikoekin ordezkatzearen deribatuak dira. Hidrogeno guztiak ordezkatzen direnean gatz neutroak eratzen dira eta hidrogenoetariko batzuk soilik ordezkatzen direnean gatz azidoak.

Nola izendatzen dira?

Nomenklatura tradizionala

    Bere formulazioarentzat, azidoetatik eratortzen direnez, arau berberak jarraitzen dira, baina amaiera aldatuz eta aurrizkia mantenduz. Oxidazio-zenbaki baxuentzat –OSO amaiera –ITO- rekin aldatzen da, eta oxidazio-zenbaki altuentzat –IKO amaiera –ATO-gatik.

Oxidazio-zenbakia Azido anioia

Altuena

Altua

Baxua

Baxuena

per-      -iko

            -iko

            -oso

hipo-    -oso

per-      -ato

            -ato

            -ito

hipo-    -ito

 

Formula ematen badigute

    Formulan:   Na2SO4

a) Gatza bere ioietan disoziatzen dugu.

Katioiaren (ioi positiboa) kargatik abiatuz anioiaren (ioi negatiboa) karga ondorioztatzen dugu.

b) Oxigenoaren oxidazio-zenbakia -2 dela kontuan hartuta, atomo zentralaren oxidazio-zenbakia ondorioztatzen dugu.

c) Elementu zentralek erabil ditzaketen oxidazio-zenbakiak gogoratu, eta aurrizkiak eta atzizkiak esleitu.

Stock-en nomenklatura jarraitzen da, beraz metalak beste oxidazio-zenbaki batzuk izan baditzake, konposatuan duena parentesi artean adierazten da.

Izena ematen badigute

    Izenean: Kaltzio nitratoa

a) Katioia zein den adierazi. Zenbait oxidazio-zenbaki izanez gero Stock-en nomenklaturaren bidez adierazi behar digu. Eta anioian parte hartzen duen elementu zentralaren oxidazio-zenbakia aurrizkien eta atzizkien bidez ondorioztatu.

b) N+5-aren oxazidoa formulatu

c) Azidotik abiatuz anioia deduzitu, hidrogenoak kentzen dira eta azidoak dituen hidrogenoen hainbat karga negatibo jartzen dira.Formulan zenbat katioik eta anioik parte hartzen duten adieraziko diguten koefiziente estekiometriko batzuk kokatuz, elektrikoki neutroa izan dadin formula idatzi.

 

Adibideak

 

  Katioia Anioia Formula
 Kaltzio bromatoa Ca+2 BrO3- Ca(BrO3)2
 Sodio hipokloritoa Na+ ClO- NaClO
 Aluminio sulfatoa Al+3 SO4-2 Al2(SO4)3
 Magnesio fosfatoa Mg+2 PO4-3 Mg3(PO4)2
 Burdin(III) nitratoa Fe+3 NO3- Fe(NO3)3

 

IUPACen Nomenklatura sistematikoa

      Oxazidoetan bezala bi nomenklatura erabiltzen ditugu: adiziozkoa eta estekiometrikoa.

      Anioien adizio nomenklatura: anioien egituran oinarritzen da, hidrogeno azidoei lotutako oxigenoak (hidroxidoak) eta atomo zentralari zuzenki lotutako oxigenoak (oxidoak) era desberdinetara izendatuz. Izen hauetako bakoitzaren aurrean behar diren aurrizkiak jarriko dira: di-, tri-, tetra-, e.a eta orden alfabetikoa jarraituz izendatuko dira ondoren atomo zentrala izena, -ato atzizkiarekin, jarriko da eta parentesiaren artean anioiaren karga (Ewens-Bassett sistemaren arabera).

      Anioien nomenklatura estekiometrikoa: di-, tri-, tetra-,e.a.aurrizkien bidez anioian parte hartzen duten atomoak izendatzen dira, ondoren atomo zentralaren izena “ato-“ atzizkiarekin eta parentesien artean anioiaren karga (Ewens-Bassett sistemaren arabera).

Anioia

Adizio nomenklatura

Nomenklatura estekiometrikoa

 CO32-  Trioxidokarbonato(2-)  Trioxidokarbonato(2-)
 NO2-  Dioxidonitrato(1-)  Dioxidonitrato(1-)
 NO3-  Trioxidonitrato(1-)  Trioxidonitrato(1-)
 PO43-  Tetraoxidofosfato(3-)  Tetraoxidofosfato(3-)
 SO32-  Trioxidosulfato(2-)  Trioxidosulfato(2-)
 SO42-  Tetraoxidosulfato(2-)  Tetraoxidosulfato(2-)
 ClO-  Klorurooxigenato(1-)  Oxidoklorato(1-)
 ClO2-  Dioxidoklorato(1-)  Dioxidoklorato(1-)
 IO3-  Trioxidoiodato(1-)  Trioxidoiodato(1-)
 IO4-  Tetraoxidoiodato(1-)  Tetraoxidoiodato(1-)
 CrO42-  Tetraoxidokromato(2-)  Tetraoxidokromato(2-)
 Cr2O72-  μ-oxidobis(trioxidokromato)(2-)  Heptaoxidodikromato(2-)
 MnO42-  Tetraoxidomanganato(2-)  Tetraoxidomanganato(2-)
 MnO4-  Tetraoxidomanganato(1-)  Tetraoxidomanganato(1-)

       Gatzen adizio nomenklatura: Katioaren izena idazten da eta ondoren anioiaren izena eta, oxidazio zenbaki finkoa ez duten katioien kasuan, kargaren balioa Ewens-Bassett sistemaren arabera.

      Gatzen nomenklatura estekiometrikoa: Katioiaren izena idazten da bere kopurua di, tri, tetra, e.a aurrizkiekin adieraziz eta ondoren anioiaren izena, bere karga adierazi gabe, bis, tris, tetrakis, pentakis, hexakis,e.a. aurrizkiekin anioi poliatomikoaren kopurua adierazteko.

Gatza

Adizio nomenklatura

Nomenklatura estekiometrikoa

 Na2CO3  Sodio trioxidokarbonato(2-)  Disodio trioxidokarbonato
 KNO2  Potasio dioxidonitrato(1-)  Potasio dioxidonitrato
 Ca(NO3)2  Kaltzio trioxidonitrato(1-)  Kaltzio bis(trioxidonitrato)
 AlPO4  Aluminio tetraoxidofosfato(3-)  Aluminio tetraoxidofosfato
 Na2SO3  Sodio trioxidosulfato(2-)  Disodio trioxidosulfato
 Fe2(SO4)3  Burdin(3+) tetraoxidosulfato(2-)  Diburdin tris(tetraoxidosulfato)
 NaClO  Sodio klorurooxigenato(1-)  Sodio oxidoklorato
 Ca(ClO2)2  Kaltzio dioxidoklorato(1-)  Kaltzio bis(dioxidoklorato)
 Ba(IO3)2  Bario trioxidoiodato(1-)  Bario bis(trioxidoiodato)
 KIO4  Potasio tetraoxidoiodato(1-)  Potasio tetraoxidoiodato
 CuCrO4  Kobre(2+) tetraoxidokromato(2-)  Kobre tetraoxidokromato
 K2Cr2O7  Potasio μ-oxidobis(trioxidokromato)(2-)  Dipotasio heptaoxidodikromato
 Na2MnO4  Sodio tetraoxidomanganato(2-)  Disodio tetraoxidomanganato
 Ba(MnO4)2  Bario tetraoxidomanganato(1-)  Bario bis(tetraoxidomanganato)

 

Ariketak

Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.

Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.

Formulak 1 Izenak 1 Formulak 2 Izenak 2 IUPACen Formulak 1 IUPACen Izenak 1 IUPACen Formulak 2 IUPACen Izenak 2

 


Hasiera | Sarrera | Oxidazio-zenbakia | Formulazio prozesuaren mekanika | Sustantzia motak | Sustantzia sinpleak | Metalen oxidoak | Ez-metalen oxidoak | Metal - ez metal konposatuak | Ez-metal - ez-metal konposatuak | Hidruroak | Hidrazidoak | Hidrogenoa eta ez metala | Hidroxidoak | Oxazidoak | Oxigatza neutroak | Oxigatza azidoak | Ariketak | Taula Periodikoa | Beste web-ekin loturak
Web-aren egilea:
Euskarako itzulpena: Txindoki-Alkartasuna Institutua - Beasain

Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.
Licencia Creative Commons
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported