Izendatzeko, bereziki, Stock-en Nomenklatura erabiliko dugu: Metalaren izenaren ondoren, parentesi artean, bere oxidazio-zenbakia jartzen da zenbaki erromatarretan eta oxidoa hitzez bukatzen da. Metalak oxidazio-zenbaki bakarra badu, ez da beharrezkoa berau aipatzea.
METAL (N) oxidoa
Nahiz eta hobe izan Stock-en nomenklatura erabiltzea atomo metalikoak daudenean eta estekiometrikoa atomo guztiak ez-metalak direnean erabili, oxido hauentzako, IUPACek, nomenklatura estekiometrikoa ere onartzen du.
Formulan:
oxigenoaren oxidazio-zenbakia -2 da, eta metalaren oxidazio-zenbakia, konposatua neutroa dela kontuan hartuta atera dezakegu. Oxidazio-zenbaki hau beti berdina bada ez dago ondorioztatu beharrik.
Izenean:
parentesi artean dagoen metalaren oxidazio-zenbakiari begiratuko diogu, ez bada adierazten jakin beharra daukagu, oxidazio-zenbakien taula gogoratuz. Oxigenoaren oxidazio-zenbakia -2 denez, nahikoa da bakoitzetik zenbat atomo behar diren kalkulatzea, konposatua neutroa izan dadin.
Oxido batzuk, ur oxigenatua edo hidrogeno peroxidoa,
H2O2 (H–O–O–H), bezala lotura bakunez, (–O–O–), elkartuta dauden oxigenoak azaltzen dituzte. Dioxido ioiak (2–) edo peroxido ioiak,
O22–, 1,2,11 eta 12. taldeko elementuekin peroxidoak osatzen ditu.
Oxigenoaren oxidazio-zenbakia konposatu hauetan -1 da.
1, 2, 11 eta 12 taldeko ia elementu guztiek
oxidazio-zenbaki jakinak dituzte, eta ezagutu egin behar ditugu, oxido ioiaren
(2-), O2-, oxidoekin ez dago dudarik. Adibidez:
Peroxidoa
Stock-en izena
Zalantza posiblea?
Na2O2
Sodio peroxidoa
Oxido bat izango balitz azpindizeak sinplifikatu egingo lirateke. NaO izango litzateke, baina Na-k bakarrik +1 du bere oxidazio-zenbakia, eta ez +2, konposatu honek eskatzen duen bezala.
K2O2
Potasio peroxidoa
Aurreko adibidearen berdina.
MgO2
Magnesio peroxidoa
Oxido bat izango balitz magnesioaren oxidazio-zenbakia +4 izango litzateke, baina ez dauka hori bere oxidazio-zenbaki finkoa +2 delako.
CaO2
Kaltzio peroxidoa
Aurreko adibidearen berdina.
Cu2O2
Kobre(I) peroxidoa
Kobre(II) oxidoa izango balitz CuO izango litzateke, eta
Cu2O kobre(I) oxidoa izango balitz.
ZnO2
Zink peroxidoa
Oxido bat izango balitz zinkaren oxidazio-zenbakia +4 izango litzateke, baina ez dauka hori bere oxidazio-zenbaki finkoa +2 delako.
Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.
Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.
Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.