Formulazio prozesuaren mekanika

 

Formuletan

   Elementurik elektropositiboena (oxidazio zenbaki positiboa duena) ezkerrean idazten da, eta elektronegatiboena (oxidazio zenbaki negatiboa duena) eskuinean. Posizio hauek, jeneralean, elementu hauek taula periodikoan betetzen dituzten tokiekin bat datoz, elektropositiboak ezkerrean eta elekronegatiboak eskuinean.   

    Baina zenbat atomo izango ditu elementu bakoitzetik formula batek?

   Konposatu kimiko neutro batean alde elektropositiboak emandako oxidazio zenbakia, alde elektronegatiboak emandakoarekin bat etorriko da, hau da, karga totala zero izango da.Kalkulatu beharko dugu, beraz, elementu bakoitzetik zenbat atomo egon beharko diren konposatua elektrikoki neutroa izateko.

   Ze konposatu osatuko dituzte A eta B elementu hipotetiko hauek oxidazio zenbaki ezberdinekin?

A atomoa B atomoa Mota bakoitzeko atomoak konposatua neutroa izateko Formula Adibidea  
A+I B-I (+1)+(-1)=0 AB Na+      Cl- NaCl
A+II B-I (+2)+2(-1)=0 AB2 Ca+2      Br- CaBr2
A+II B-III 3(+2)+2(-3)=0 A3B2 Mg+2      N-3 Mg3N2
A+IV B-II (+4)+2(-2)=0 AB2 Pb+4      O-2 PbO2

 

Izenetan

     Aurrena formularen eskuinaldean idatzitako elementua izendatuko da eta ondoren ezkerrean idatzitakoa.

    Elementuak oxidazio zenbaki bat baino gehiago duen kasuan konposatuaren izenak , Stock nomenklaturan emanda badago, adieraziko digu hau, edo bestela nomenklatura estekiometrikoa erabiliko da, oxidazio zenbakiak erabiltzen ez dituena. Baina edozein modutan, oxidazio zenbaki finkoa duten elementuen zenbakia hauek ezagutu beharko dira, beraz, denbora apur bat dedikatu beharko diozu lan honi.

 


Hasiera | Sarrera | Oxidazio-zenbakia | Formulazio prozesuaren mekanika | Sustantzia motak | Sustantzia sinpleak | Metalen oxidoak | Ez-metalen oxidoak | Metal - ez metal konposatuak | Ez-metal - ez-metal konposatuak | Hidruroak | Hidrazidoak | Hidrogenoa eta ez metala | Hidroxidoak | Oxazidoak | Oxigatza neutroak | Oxigatza azidoak | Ariketak | Taula Periodikoa | Beste web-ekin loturak
Web-aren egilea:
Euskarako itzulpena: Txindoki-Alkartasuna Institutua - Beasain

Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.
Licencia Creative Commons
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported