Izendatzeko hidrogenoarekin elkartuta dagoen ez-metalaren izenaren erroari –ano atzizkia gehitzen zaio. Ez-metalaren atomo kopuruaren arabera di-, tri-, tetra-... aurrizkiak erabiltzen dira eta hidrogenoaren atomo kopurua parentesian jar daiteke. Izen arruntak ere erabil
daitezke.
Izenean: izenaren erroak adierazten digu zein den hidrogenoarekin elkartutako elementua. H atomoen kopurua 13. taldeko elementuekin (B eta hurrengoak) izango da 3, 14. taldeko elementuekin (C eta hurrengoak) 4 eta 15. taldekoekin (N eta hurrengoak) 3. Hidrogenoarekin elkartuta dagoen elementua errepikatzen bada, konposatuaren egitura ezagutu beharko dugu, hortaz, komenigarria da hidrogenoen kopurua parentesian idaztea.
Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.
Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.
Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.