Ez-metal - ez-metal konposatuak

 

Zer dira? Nola izendatzen dira?  |  Formula ematen badigute  |  Izena ematen badigute  |  Adibideak  |  Ariketak 
   

Zer dira?

    Oxigenoa eta hidrogenoa ez diren bi ez-metalen arteko elkarketak dira.

Nola izendatzen dira?

   Izen estekiometrikoa: Izendatzeko, lehenengo ezkerreko ez-metalaren izenari dagokion atomo kopuruaren aurrizkia jartzen zaio (di, tri...) eta ondoren eskuineko ez-metalaren izena –“uro” atzizkiarekin eta dagokion atomo kopuruaren aurrizkia.

   Aurrizkia-EZ METALA aurrizkia-EZ METALA-uro

    Konposatu hauetan ezkerrean eta eskuinean zein ez-metal egongo den jakiteko hurrengo zerrendako posizioak jarraitu:

B, Si, C, Sb, As, P, N, Te, Se, S, I, Br, Cl, O, F.

    Eta ez kezkatu, formulak, gehienetan, ondo idatzita egoten dira.

Formula ematen badigute

    Formulan: Idatzitako ordenean irakurtzen dugu elementu bakoitzaren atomoen kopurua aurrizkien bidez adieraziz.

 

Izena ematen badigute

    Izenean: Orden berdinean idazten dugu aurrizkiek adierazten dutena formulako azpiindizeetan (koefiziente estekiometrikoak) idatziz.

 

Adibideak

  

  Izen estekiometrikoa
PCl3  Fosforo trikloruroa
BrF5  Bromo pentafluoruroa
As2Se3  Diartseniko triseleniuroa
Si3N4  Trisilizio tetranitruoa

 

Ariketak

Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.

Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.

Formulak 1 Izenak 1 Formulak 2 Izenak 2

 


Hasiera | Sarrera | Oxidazio-zenbakia | Formulazio prozesuaren mekanika | Sustantzia motak | Sustantzia sinpleak | Metalen oxidoak | Ez-metalen oxidoak | Metal - ez metal konposatuak | Ez-metal - ez-metal konposatuak | Hidruroak | Hidrazidoak | Hidrogenoa eta ez metala | Hidroxidoak | Oxazidoak | Oxigatza neutroak | Oxigatza azidoak | Ariketak | Taula Periodikoa | Beste web-ekin loturak
Web-aren egilea:
Euskarako itzulpena: Txindoki-Alkartasuna Institutua - Beasain

Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.
Licencia Creative Commons
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported