Sustantzia sinpleak

 

Zer dira? Nola izendatzen dira?  |   Adibideak  |  Ioiak  |  Ariketak 
   

Sarrera

      
Badakigu atomoak izan badirela. Baina…nondik datoz gure gorputza edo gauza guztiak osatzen dituzten atomoak?. Carl Sagan-en bideo honek erakutsiko digu hau eta izar hautsa besterik ez garela proposatzen digu eta hau ez da poesia errealitatea baizik.  

COSMOS (Carl Sagan) 9. kapituloa- Izarren bizitzak.

Gaurtik aurrera, 106/2008 Errege Dekretua dela eta, mota guztietako pilak eta bateriak birziklatzeari ekin beharko diogu. Ekoizleak izango dira ahalegin handiena egin beharko dutenak. Pilek eta bateriek osasunarentzat nahiz ingurumenarentzat oso kaltegarriak diren beruna, kadmioa eta beste metal batzuk dituzte. Horregatik, gaurtik aurrera pilen ekoizleek hondakinen bilketa egiteko prozedura antolatu beharko dute; jadanik beirarentzat eta plastikoentzat dagoen antzeko kudeaketa sistema integrala. Bilketa sistema hori udalekin eta Autonomi Erkidegoekin adostuz ezarri beharko dute.Hiriguneetan, garbiguneetan, ibilgailuen tailerretan zein dendetan edukinontziak jarri beharko dituzte. Ingurumen Ministeritzako Errege Dekretu horrek –gaur indarrean jartzen denak– aurreikusten du, horrez gain, kontsumitzaileei depositua kobratzeko aukera; depositu hori birziklatzera eramandakoan itzuliko litzaieke. Baina oraingoz ez da izango derrigorrezkoa eta ez zaie ekoizle guztiei aplikatuko. Ibilgailuen baterientzat, besteak beste, derrigorrezkoa izango da, baina ez pila arruntentzat.

Pilen eta baterien birziklapena.

Zer dira?

    Sustantzia sinpleak elementu kimiko bakar baten atomoek osatzen dituztenei esaten diegu. 

Nola izendatzen dira?

   Orokorrean elementu kimikoaren izenarekin izendatzen dira eta euren formula elementuaren ikurra izaten da (Fe, Na, Cu, C, etab.), molekula gaseosoen (H2, N2, O2, O3) eta halogenoen (F2, Cl2, Br2, I2) salbuespenekin, horiek molekula diatomiko edo triatomikoetan ematen dira eta IUPAC-en arabera di- edo tri- aurrizkiekin izendatzen diren arren, maiz aurrizkirik gabe ageri dira. Molekula hauen atomoak, isolatuak daudenean, mono- aurrizkiarekin izendatzen dira.

      Atomoen kopurua adierazteko aurrizki hauek erabiltzen dira:

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12
mono- di- tri- tetra- penta- hexa- hepta- okta- nona- deka- undeka- dodeka-

 

Adibideak

 
 

Izen sistematikoa

Izen arrunta

 

Izen sistematikoa

Izen arrunta

H2 Dihidrogenoa Hidrogenoa F2 Difluoroa Fluoroa
N2 Dinitrogenoa Nitrogenoa Cl2 Dikloroa Kloroa
O2 Dioxigenoa Oxigenoa Br2 Dibromoa Bromoa
O3 Trioxigenoa Ozonoa I2 Diiodoa Iodo
H Monohidrogenoa Hidrogeno atomikoa F Monofluoroa Fluoro atomikoa
N Mononitrogenoa Nitrogeno atomikoa Cl Monokloroa Kloro atomikoa
O Monooxigenoa Oxigeno atomikoa I Monoiodoa Iodo atomikoa
P4 Tetrafosforoa Fosforo zuria S8 Oktasufrea  
S6 Hexasufrea   Sn Polisufrea  
Fe Burdina   C Karbonoa  
Na Sodioa   Ag Zilarra  
K Potasioa   Sb Antimonioa  
Hg Merkurioa   Sn Eztainua  
V Banadioa   Pb Beruna  
Au Urrea   As Artsenikoa  

 

Ioiak

      Beti beste ioiekin elkartuta daudenez, ioiak ez dira sustantzia sinpleak, baina konposatuetan aurkituko ditugun ioi sinpleenak izenda ditzakegu.

      Ioiak karga elektrikoa duten atomoak edo atomo- elkarketak dira, positiboa katioietan eta negatiboa anioietan.

      Katioi monoatomikoak: elementuaren ikurrak gain-indize bat dauka kargaren balioarekin eta plus zeinuarekin.En+

      a) Stock sistema: Honela izendatzen dira: lehenengo elementuaren izena, gero oxidazio-zenbakia parentesian eta zenbaki erromatarrekin eta azkenik katioia hitza.

      b) Ewens-Basset sistema: Honela izendatzen dira: lehenengo elementuaren izena, ondoren parentesian kargaren zenbakia eta plus zeinua eta jarraian ioia hitza.

      Oxidazio-zenbaki bakarra duten elementuentzat ez da beharrezkoa oxidazio-zenbakia edo kargaren zenbakia adieraztea, izen arruntetan ikusten den bezala.

Katioia Stock sistemako izena Ewens-Bassett sistemako izena Izen arrunta
K+ Potasio(I) katioia Potasio(1+) ioia Potasio ioia
Na+ Sodio(I) katioia Sodio(1+) ioia Sodio ioia
Mg2+ Magnesio(II) katioia Magnesio(2+) ioia Magnesio ioia
Ca2+ Kaltzio(II) katioia Kaltzio(2+) ioia Kaltzio ioia
Al3+ Aluminio(III) katioia Aluminio(3+) ioia Aluminio ioia
Fe2+ Burdina(II) katioia Burdina(2+) ioia  
Fe3+ Burdina(III) katioia Burdina(3+) ioia  
Cu2+ Kobre(II) katioia Kobre(2+) ioia  
Cu+ Kobre(I) katioia Kobre(1+) ioia  
Ag+ Zilar(I) katioia Zilar(1+) ioia Zilar ioia
Au3+ Urre(III) katioia Urre(3+) ioia  
Zn2+ Zink(II) katioia Zink(2+) ioia Zink ioia
Cd2+ Kadmio(II) katioia Kadmio(2+) ioia Kadmio ioia

      Katioi homopoliatomikoak: Ewens-Basset sistema aplikatzen da, atomoen kopurua adierazten duen aurrizki bat gehituz.

Katioia

Ewens-Bassett sistemako izena

O2+ Dioxigeno(1+) ioia
H3+ Trihidrogeno(1+) ioia
S42+ Tetrasufre(2+) ioia
Hg22+ Dimerkurio(2+) ioia

      Anioi monoatomikoak: Elementuaren ikurrak gain-indize bat dauka kargaren balioarekin eta minus zeinuarekin. En–

      Ewens-Bassett sisteman honela izendatzen dira: lehenengo elementuaren izena –uro atzizkiarekin, ondoren parentesian kargaren zenbakia eta minus zeinua eta jarraian ioia hitza.O2– ioiarentzat oxido hitza erabiltzen da.

      Oxidazio-zenbaki negatibo bakarra duten elementuentzat ez da beharrezkoa kargaren zenbakia adieraztea, izen arruntetan ikusten den bezala.

Anioia Ewens-Bassett sistemako izena Izen arrunta
H Hidruro(1–) ioia Hidruro ioia
B3– Boruro(3–) ioia Boruro ioia
C4– Karburo(4–) ioia Karburo ioia
Si4– Siliziuro(4–) ioia Siliziuro ioia
N3– Nitruro(3–) ioia Nitruro ioia
P3– Fosfuro(3–) ioia Fosfuro ioia
As3– Artseniuro(3–) ioia Artseniuro ioia
O2– Oxido(2–) ioia Oxido ioia
S2– Sulfuro(2–) ioia Sulfuro ioia
Se2– Seleniuro(2–) ioia Seleniuro ioia
Te2– Telururo(2–) ioia Telururo ioia
F Fluoruro(1–) ioia Fluoruro ioia
Cl Kloruro(1–) ioia Kloruro ioia
Br Bromuro(1–) ioia Bromuro ioia
I Ioduro(1–) ioia Ioduro ioia

      Anioi homopoliatomikoak: Ewens-Basset sistema aplikatzen da, atomoen kopurua adierazten duen aurrizki bat gehituz.

     

Anioia Ewens-Bassett sistemako izena Izen arrunta
O2 Dioxido(1–) ioia Superoxido ioia
O22– Dioxido(2–) ioia Peroxido ioia
O3 Trioxido(1–) ioia Ozonido ioia
S22– Disulfuro(2–) ioia  
N3 Trinitruro(1–) ioia Azida ioia
C22– Dikarburo(2–) ioia Azetiluro ioia
I3 Triioduro(1–) ioia  

 

Ariketak

Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.

Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.

Formulak 1 Izenak 1 Formulak 2 Izenak 2 Formulak 3 Izenak 3 Formulak 4 Izenak 4

 


Hasiera | Sarrera | Oxidazio-zenbakia | Formulazio prozesuaren mekanika | Sustantzia motak | Sustantzia sinpleak | Metalen oxidoak | Ez-metalen oxidoak | Metal - ez metal konposatuak | Ez-metal - ez-metal konposatuak | Hidruroak | Hidrazidoak | Hidrogenoa eta ez metala | Hidroxidoak | Oxazidoak | Oxigatza neutroak | Oxigatza azidoak | Ariketak | Taula Periodikoa | Beste web-ekin loturak
Web-aren egilea:
Euskarako itzulpena: Txindoki-Alkartasuna Institutua - Beasain

Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.
Licencia Creative Commons
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported