A Chavasqueira-ko Termak, OurenseIturburuko urak mineralizazio ertaineko ur bikarbonatu sodikoak, fluoratuak, litinikoak eta sulfuratuak dira. Ur horiek oso preziatuak dira reumaren, artritiaren eta azalaren gaixotasunen tratamendurako; baita metabolismoaren eta gernu-hodien gorabehera hepatodigestiboentzat.
Stock
nomenklatura: lehenik metala izendatzen da, eta ondoren bere oxidazio-zenbakia parentesi artean eta zenbaki erromatarrekin, baldin eta oxidazio-zenbaki bat baino gehiago badu; eta jarraian ez-metalaren izena “-uro” atzizkiaz.
Formulan: ez-metalaren oxidazio-zenbakia jakinda, metalarena determinatuko dugu. Oxidazio-zenbaki horiek beheko-eskuinaldeko oxidazio-zenbakien taulan daude.
Izenean: ez-metalaren oxidazio-zenbakia jakin beharko dugu, eta metalarena, konstantea ez bada, parentesian eman behar digute; bukatzeko kalkulatu behar da elementu bakoitzaren zenbat atomorekin lortzen den konposatu neutroa.
Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.
Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.
Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.