Oxigatz azidoak

 

Zer dira? Nola izendatzen dira?  |  Formula ematen badigute  |  Izena ematen badigute  |  Adibideak  |  IUPACen Nomenklatura sistematikoa  |  Ariketak 
   

Sarrera

      
Estalaktitak, mineralizatutako uretatik kaltzio karbonatoa edo beste zenbait mineral hauspeatzen direnean sortzen dira.Kareharria kaltzio karbonatoa da eta hau karbono dioxidoa daraman urak disolbatzen du kaltzio hidrogenokarbonatoa sortuz. Erreakzioa honako hau da:

CaCO3 (s) + H2O (l) + CO2 (aq) → Ca (HCO3)2 (aq) 

Disoluzio hau harrian zehar desplazatzen da ertz batera iritsi arte eta hori kobazulo baten sabaian gertatzen bada tanta-jariotzen hasiko da. Disoluzioa airearekin kontaktuan jartzen denean alderantzizko erreakzioa emango da eta kaltzio karbonatoa hauspeatuko da. Alderantzizko errakzioa ondokoa da:

Ca (HCO3)2 (aq) → CaCO3 (s) + H2O (l) + CO2 (aq) 

Batezbesteko hazkunde-maila 0,13 mm/urte-koa da

As Covas do Rei Cintolo - Mondoñedo - Lugo - Galicia - España

 

Zer dira?

    Hidrogeno bat baino gehiago duten oxazidoek ezdituzte hauek guztiak erraztasun berarekin ematen. Oraindik H atomoak dituzten ioiak osatzen dira. Ioi hauek katioiekin konbina daitezke eta gatz azidoak osa ditzakete.

Nola izendatzen dira?

    Gatz neutroak bezala izendatzen dira gatzaren izenaren aurrean hidrogeno- edo dihidrogeno- aurrizkia jarriz.

Formula ematen badigute

    Formulan:   NaHCO3

a) Gatza ioietan banatuko duguKatioaren (ioi positiboa) kargaren baliotik anioiaren (ioi negatiboa) karga ondorioztatuko dugu.
b) Oxigenoaren oxidazio-zenbakia -2 dela eta hidrogenoarena +1 kontuan hartuta atomo zentralarena aterako dugu.
c) Elementu zentralak eduki ditzakeen oxidazio-zenbakien balioak gogoratu eta aurrizkiak eta atzizkiak esleitu.

Stock-en nomenklatura jarraitzen da, beraz, metalak oxidazio-zenbaki bat baino gehiago eduki badezake, konposatuan erabilitakoa parentesien artean adieraziko da.

Izena ematen badigute

    Izenean: Sodio hidrogenosulfito

a) Katioia zein den adierazi. Oxidazio-zenbaki bat baino gehiago edukiz gero Stock nomenklaturarekin adierazi beharko digute. Aurruzki eta atzizkien bidez atomo zentralaren oxidazio-zenbakia atera.
b) S+4 –ren oxazidoa formulatub)
c) Azidotik anioia ondorioztatu. Azidoak galdu dituen adina hidrogeno karga negatibo hartuko du anioiak. Konposatua idatzi elektrikoki neutroa izan behar duela kontuan harturik, horretarako katioi eta anioi kopuruak adieraziko dituzten koefiziente estekiometrikoak jarriz.

 

Adibideak

 

  Katioia Anioia

Izena

NaHCO3 Na+ HCO3- Sodio hidrogenokarbonatoa
Fe(HSO4)3 Fe+3 HSO4- Burdin(III) hidrogenosulfatoa
Ca(HSO3)2 Ca+2 HSO3- Kaltzio hidrogenosulfitoa
Ca(H2PO4)2 Ca+2 H2PO4- Kaltzio dihidrogenofosfatoa
K2HPO4 K+ HPO4-2 Potasio hidrogenofosfatoa

 

IUPACen Nomenklatura sistematikoa

      Oxazidoetan bezala bi nomenkaltura mota erabiliko ditugu: adizioarena eta hidrogenoarena.

      Anioien adizio nomenklatura: anioien egituran oinarritzen da, hidrogeno azidoei lotutako oxigenoak (hidroxidoak) eta atomo zentralari zuzenki lotutako oxigenoak (oxidoak) era desberdinetara izendatuz.Izen hauetako bakoitzaren aurrean behar den aurruzkia jarriko da: di-, tri-, tetra-, e.a eta orden alfabetikoa jarraituz izendatuko dira, ondoren atomo zentralaren izena, -ato atzizkiarekin, jarriko da eta parentesiaren artean anioiaren karga (Ewens-Bassett sistemaren arabera).

      Anioien hidrogenoaren nomenklatura: di-, tri-, tetra-,e.a.aurruizkien bidez anioian parte hartzen duten atomoak izendatzen dira, ondoren atomo zentralaren izena “ato-“ atzizkiarekin eta paratesien artean anioiaren karga (Ewens-Bassett sistemaren arabera).

Anioia

Adizio nomenklatura

Hidrogenoaren nomenklatura

 HCO3-  Hidroxidodioxidokarbonato(1-)  Hidrogeno(trioxidokarbonato)(1-)
 H2PO4-  Dihidroxidodioxidofosfato(1-)  Dihidrogeno(trioxidofosfato)(1-)
 HPO42-  Hidroxidotrioxidofosfato(2-)  Hidrogeno(tetraoxidofosfato)(2-)
 HSO3-  Hidroxidodioxidosulfato(1-)  Hidrogeno(trioxidosulfato)(1-)
 HSO4-  Hidroxidotrioxidosulfato(1-)  Hidrogeno(tetraoxidosulfato)(1-)
 HSeO3-  Hidroxidodioxidoseleniato(1-)  Hidrogeno(trioxidoseleniato)(1-)
 HSeO4-  Hidroxidotrioxidoseleniato(1-)  Hidrogeno(tetraoxidoseleniato)(1-)

       Gatzen adizio nomenklatura: Katioiaren izena idazten da eta ondoren anioiaren izena eta, oxidazio zenbaki finkoa ez duten katioien kasuan, kargaren balioa Ewens-Bassett sistemaren arabera.

      Gatzen hidrogenoen nomenklatura: Katioiaren izena idazten da bere kopurua di, tri, tetra, e.aaurrizkiekin adieraziz eta ondoren anioiaren izena, kargarik gabe, bis, tris, tetrakis, pentakis, hexakis,e.a. aurrizkiekin anioi poliatomikoaren kopurua adierazteko.

Gatza

Adizio nomenklatura

Nomenklatura estekiometrikoa

 NaHCO3  Sodio hidroxidodioxidokarbonato(1-)  Sodio hidrogeno(trioxidokarbonato)
 Ca(H2PO4)2  Kaltzio dihidroxidodioxidofosfato(1-)  Kaltzio bis[dihidrogeno(trioxidofosfato)]
 K2HPO4  Potasio hidroxidotrioxidofosfato(2-)  Dipotasio hidrogeno(tetraoxidofosfato)
 Fe(HSO3)2  Burdin(2+) hidroxidodioxidosulfato(1-)  Burdin bis[hidrogeno(trioxidosulfato)]
 AgHSO4  Zilar hidroxidotrioxidosulfato(1-)  Zilar hidrogeno(tetraoxidosulfato)
 Ba(HSeO3)2  Bario hidroxidodioxidoseleniato(1-)  Bario bis[hidrogeno(trioxidoseleniato)]
 Fe(HSeO4)3  Burdin(3+) hidroxidotrioxidoseleniato(1-)  Burdin tris[hidrogeno(tetraoxidoseleniato)]

 

Ariketak

Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.

Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.

Formulak 1 Izenak 1 Formulak 2 Izenak 2 IUPACen Formulak 1 IUPACen Izenak 1 IUPACen Formulak 2 IUPACen Izenak 2

 


Hasiera | Sarrera | Oxidazio-zenbakia | Formulazio prozesuaren mekanika | Sustantzia motak | Sustantzia sinpleak | Metalen oxidoak | Ez-metalen oxidoak | Metal - ez metal konposatuak | Ez-metal - ez-metal konposatuak | Hidruroak | Hidrazidoak | Hidrogenoa eta ez metala | Hidroxidoak | Oxazidoak | Oxigatza neutroak | Oxigatza azidoak | Ariketak | Taula Periodikoa | Beste web-ekin loturak
Web-aren egilea:
Euskarako itzulpena: Txindoki-Alkartasuna Institutua - Beasain

Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.
Licencia Creative Commons
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported