Gure herrietan oso ohikoa zen xaboia egitea animali gantza eta sosa kaustikoa (sodio hidroxidoa) erabiliz.Horrelako xaboiak erabilitako olioak erabiliz ere egin ditzakegu, eta, bide batez, olioa birziklatu, olioa harraskatik igortzen denean oso kutsakorra baita. Olioa ez dugu inoiz harraskatik bota behar.
Metalak eta OH atomo-taldearen arteko konposatu hirutarrak dira. OH (hidroxidoa) taldeen kopurua metalaren oxidazio-zenbakiaren berdina da. Zehaztasun gehiagorekin esan daiteke katioi metaliko eta OH- anioien arteko elkarketak direla.
Stock nomenklaturaren arabera honela izendatzen dira: lehenengo metalaren izena, ondoren, parentesi artean, bere oxidazio-zenbakia jartzen da zenbaki erromatarretan eta hidroxidoa hitzez bukatzen da. Metalak oxidazio-zenbaki bakarra badu, ez da beharrezkoa berau aipatzea.
Izenean: metalaren oxidazio-zenbakia finkoa ez bada parentesi artean eman beharko digute, beraz, formulak metalak adierazten duen oxidazio-zenbakiaren hainbat OH izango ditu.
Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.
Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.
Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.