CO2 edo karbono dioxidoa, bizi-prozesuetan oinarrizkoa den gasa da. Beharrezkoa da landareen fotosintesian eta gizaki bizidunok arnastean ekoizten dugu. Baina erregai fosilen gehiegikeriak (ikatza, petrolioa, gas naturala) bere presentzia areagotu egin zuen atmosferan, negutegi efektuaren bidez planetaren etorkizunaarriskuan jartzeko mailetara helduz. Bideo honek fenomeno hau azaltzen digu: Negutegi atmosferikoaren efektuari buruzko dokumental laburra. Kubako La Habanan 2006an ospatu zen Bideo Zientifikoaren Jaialdian sariaren irabazlea izan zen eta Zientzi Zinema Espainiar Elkartekoa den Guillermo Zuñigarena.
Nomenklatura estekiometrikoa: hitz orokorra oxidoa da, oxigeno atomoen kopurua adierazteko zenbaki-aurrizki batzuk erabiltzen dira. Aurrean doan ez-metalaren kopurua modu berean adieraziko da.
Atomoen kopurua adierazten dituzten aurrizkiak dira:
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
mono-
di-
tri-
tetra-
penta-
hexa-
hepta-
octa-
nona-
deka-
undeka-
dodeka-
Aurrizki-EZMETALaren aurrizki-oxidoa
Mono aurrizkia bakarrik oxidoaren aurretik erabiltzen da eta koefiziente estekiometrikoak 1:1 direnean.
Oxido hauentzako IUPACek Stock-en nomenklatura ere onartzen du, nahiz eta atomo ez-metalikoak bakarrik daudenean nomenklatura estekiometrikoa erabiltzea hobe den eta metalak eta ez-metalak daudenean Stock-en
nomenklatura.
Formulak atalean sustantzia horien izenak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere.
Izenak atalean sustantzia horien formulak idazteko ariketa bat daukazu. Erantzunak egiazta ditzakezu, baita ariketaren emaitza ikusi ere. Formulak azpiindizerik gabe idatzi behar dituzu. Adibidez, ura = H2O.
Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.