Oxidazio-zenbakia

 

Formula kimikoak

   Sustantzia kimikoak adierazteko formula kimikoak erabiltzen ditugu. Hauetan sustantzietan parte hartzen duten atomoak eta beraien arteko proportzioak azaltzen dira.

    Uraren formulak, H2O, hidrogenoz eta oxigenoz osatuta dagoela eta oxigeno atomo bakoitzeko bi atomo hidrogeno daudela adierazten digu.

Formulazioaren helburua

   Formulazioaren helburua, konposatu baten izenetik bere formula zein den jakitea da eta formulatik konposatuaren izena. Garai batean hau ez zen erraza baina gaur egun IUPACek (Kimika Puru eta Aplikatuaren Nazioarteko Erakundea) sortutako arauei jarraituz formulatzea errazagoa da.

Zergatik lotzen dira atomoak?

    Egonkortasun handiagoa lortzen dutelako. Egitura elektronikoak aztertzen direnean balentzia elektroiek (kanpo geruzakoak) garrantzi berezia dutela ikusten da erreakzio kimikoetan eta loturetan parte hartzen dutelako. Dakizunez gas geldoak oso egonkorrak dira geruza elektronikoak beteta dituztelako. Loturak osatzeko garaian edo konposatuak osatzeko garaian ,beraz, atomo gehienek kanpo geruza elektronikoa beteta izateko joera izango dute.

Nola lor daiteke gas geldoen egitura elektronikoa?

   Atomoek hiru eratara lor dezakete gas geldo baten egitura: elektroiak galduz, irabaziz edo beste atomo batekin konpartituz. 

   Elementu adierazgarrien kasuan (alkalinoak, lurralkalinoak, B, C, N-ren taldekoak, kalkogenoak edo halogenoak) balentzia-geruza zortzi elektroirekin osatzen da. Balentzia elektroi gutxi dituztenek (alkalinoek lurralkalinoek…) galtzeko joera izango dute ioi positiboak osatuz (katioiak) eta orokorrean konposatu ionikoak sortuz. Elektroi asko dituzten atomoek (halogenoek, kalkogenoek….), berriz, irabazteko joera izango dute ioi negatiboak (anioiak) sortuz eta metaleekin konposatu ionikoak osatuz baina ez metaleekin kobalenteak.

Tarteko elektroi kopurua duten atomoek (karbonoak adibidez) beste atomo batekin elektroiak konpartitzeko joera izango dute lotura kobalentea osatuz.

Zenbat atomo konbinatuko dira konposatu batean?

   Konposatuak elektrikoki neutroak izaten dira, ioiak banatuta formulatzen ditugunean izan ezik. Hau da, konposatu bateko atomo guztien artean emandako kargen baturak zero izan behar du, hau da, konposatu baten karga positiboak eta negatiboak berdinak izan behar dira.

   Atomo batek ematen duen karga ezagutzeko kontzeptu baliagarri bat erabiliko dugu: oxidazio zenbakia.

    Zer da oxidazio zenbakia? 

   Oxidazioa zenbakia, atomo batek konposatu bat osatzeko garaian jokoan jartzen duen elektroi kopurua adierazten duen zenbaki osoa da.

Atomoak elektroiak galdu edo elektroiak irabazteko joera duen beste batekin konpartitzen baditu oxidazio zenbakia positiboa izango da. Atomoak elektroiak irabazi edo elektroiak emateko joera duen beste batekin konpartitzen baditu oxidazio zenbakia negatiboa izango daOxidazio zenbakia zenbaki erromatarrekin idazten da (Stock-en nomenklaturan bezala): +I, +II, +III, +IV, -I, -II, -III, -IV,e.a. Baina web honetan karaktere arabiarrak ere erabiliko ditugu: +1, +2, +3, +4, -1, -2, -3, -4 e.a, kalkuluak errazteko.

    Ioi monoatomikoen kasuan karga elektrikoa oxidazio zenbakiarekin bat dator. Oxidazio zenbakiari dagokionean, + edo – zeinuak zenbakiaren ezkerraldean jarriko dira zenbaki osoetan bezala. Ioien karga edo karga-zenbakia, berriz, zeinuarekin, digituaren eskuinaldean jarriko da: Ca2+ kaltzio ioia(2+), CO32- karbonato ioia(2-).Atomo baten oxidazio zenbakia ezagutzea zaila ote da? Ez, nahikoa da oxidazio zenbaki bakarra duten elementuen oxidazio zenbakia ezagutzea, gutxi batzuk dira, eta oso erraz deduzitu daiteke egitura elektronikoetatik. Ondoko taula honetan agertzen dira. Beste edozein elementu baten oxidazio zenbakia formuletatik aterako dugu edo konposatuaren izenak adieraziko digu. Beraz, erraza da.

Oxidazio zenbakien taula

 


Hasiera | Sarrera | Oxidazio-zenbakia | Formulazio prozesuaren mekanika | Sustantzia motak | Sustantzia sinpleak | Metalen oxidoak | Ez-metalen oxidoak | Metal - ez metal konposatuak | Ez-metal - ez-metal konposatuak | Hidruroak | Hidrazidoak | Hidrogenoa eta ez metala | Hidroxidoak | Oxazidoak | Oxigatza neutroak | Oxigatza azidoak | Ariketak | Taula Periodikoa | Beste web-ekin loturak
Web-aren egilea:
Euskarako itzulpena: Txindoki-Alkartasuna Institutua - Beasain

Web hau baliagarria izan bazaizu zure lagunei edo ikasleei honen berri ematea eskertuko nizuke.
Modu berean zuen ikastetxeko web-ean lotura bat jartzea ere eskertuko nuke. Mila esker zure laguntzagatik.
Licencia Creative Commons
Licencia Creative Commons Atribución-CompartirIgual 3.0 Unported